jueves, 11 de abril de 2019

EKAINBERRIRA BISITA

Pasa den ostiralean, 5. eta 6. mailakoak Ekainberrin egon ginen. 14.000 urte atzera egin genuen, Paleolito garaira zehazki. Ekaingo kobazuloaren erreplikaren irudi artistikoak ikusteko aukera izan genuen, baita orain dela milaka urte nola ehizatzen zuten ikusteko aukera paregabea, eta nola ez, gu ere aritu ginen lantza eta arkuekin. Primerako eguna izan zen!!

jueves, 7 de febrero de 2019

ARNAS APARATUA

DURANGOKO ASTRONOMIA GELA


Urtarrilean 5. eta 6. mailako ikasleak Durangoko Astronomia gelan izan ginen. Estebanek gauza pilo bat erakutsi zizkigun eta asko ikasi genuen berarekin. 
Hona hemen eskerrak emateko prestatu genuen bertsoa. 


ESKERRIK ASKO ESTEBAN!!

Aspaldidanik Elorrixotik
Durangoraino gatoz gu,
Nahi dugulako ikasi asko,
astronomia ezagutu.
Planeta, izar ta satélite,
Ilusioz gure zeru,
Zorte itzela dugu Esteban.
Maisu bikaina zara zu!

Dinbili, danba! astronomia,
Planeta, izar ta zeru,
Ikaragarri disfrutau dogu
Eta eskertu nahi dugu,
Horrexegatik diogu Esteban,
Mila esker zuri maisu!

Doinua: “ Forjarien kanta”